Dantzan etxean: “Hazipenen pozak” ikuskizuna eskainiko du Kukaik larunbatean Errenterian

Kukai Dantza eta Tanttaka Teatro konpainienHazipenen pozak ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango du larunbat honetan, hilak 30, 19:00etan Xabier Olaskoaga plazara inguratzen denak. Momentu gozoan dago Errenteriako dantza taldea, maiatzaren 18an Arte Eszenikoen bi Max sari irabazi ondoren euren aurreko ikuskizunarengatik, “Gelauziak” obrarengatik.

Oraingoan Errenteriara dakarten proiektuak, ordea, hari honi jarraitzen dio:

-… eta ELKARTZEN bagara RENDEZ VOUS plazan ENCONTRO bat izateko gogoarekin?

Rendez vous, topaketa, encontro, spotkanie, encuentro. Alemanez, rusos, txinoz… Hamaika hizkuntzatan hamaika izendapen, hamaika jauzi, hamaika doinu, mugimendu eta sentimendu lau ikuskizunetan eta bide bakar batean bilduta.

Kukai eta Tanttaka konpainiak 2002an abiatutako elkarlanari egiten dio erreferentzia ikuskizunak. Horiek horrela, euren ibilbidearen atzera begirako bat osatu dute, “euren buruari beste begi batzuetatik eta beste espazio batetik begiratzeko”.

Zuzendari lanetan Mireia Gabilondo, koreografo gisa Jon Maya, eszenografo postuan Fernado Bernués eta Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariek hartu dute parte egitasmo honetan.

"Hazipenen pozak" ikuskizunaren emanaldia Bilbon. Argazkia: Lander Garro.
“Hazipenen pozak” ikuskizunaren emanaldia Bilbon. Argazkia: Lander Garro.