“Wangari zuhaitz neska” dantza ikuskizuna ostiralean Niessen Kulturgunean

Karlik Danza Teatro konpainiak, “Wangari zuhaitz neska” ikuskizuna aurkeztuko du Niessen Kulturgunean ostiral honetan, hilak 29, 18:00etan. Sarrerak, 3€ balio du ( %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txatelarekin).

Sinopsia:

Basozain batek suak kiskalitako baso erraustua du begien aurrean, baina ez du amore eman nahi. Behin batean Wangari Maathai, zuhaitz neskari entzun zion alegia gogoratu du: “Kolibri xumearen alegia”. Basoan sugarrak ikaragarriak baziren ere, kolibriak segitzen zuen mokoan ur tantak eramaten, ahal zuen ondoen egiten.

Alegiak kikuyu etniaren Nyeri izeneko herrixkara garamatza, Afrikaren bihotzera, Kenia mendiaren begirada sakratuaren magalera. Han ikasi zuen oinez Wangari Maathai neskatoak, han jabetu zen Lurraren edertasunaz eta bizitzaren eta heriotzaren zikloez.

Wangari txikia Kenia mendiaren ahots atsekabetua entzuteko gai da, eta, basozainari bezala, kolibriaren hegaldian sinesten duten guztiei itxaropena emateko ere bai.

  • Zuzendaritza: Cristina D. Silveira
  • Dramagintza: Itziar Pascual
  • Musika-konposizioa: Seidú
  • Iraupena: 55 minutu.
  • Zuzendutako publikoa: 4 urtetik aurrera.

Sarrera salmenta: Niesseneko harrera berrian.

– Astelehena 17:00etatik 20:00etara

– Asteartetik Ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

– Larunbata 10:00etatik 13:00etara.

Ikuskizun egunean, takilan ordubete lehenago.

* Kultura Kreaktiboa txartelaz aparte, ohiko %10eko deskontuak egingo da (Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.).