Ostiraletik aurrera, festak Alabergan

Alabergako danborrada
Alabergako danborrada

Ostiralean, hilak 29, ekingo diete festei Alaberga Auzoan eta igandera arte, hilak 31, luzatuko dira. Tartean, 20 ekitalditik gora jai giroan gozatzeko asteburuaz. Horien artean, igaldean, hilak 31, emango duten bertso saioa nabarmendu daiteke: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus igoko dira oholtzara. Horrez gain, haurrentzat pailazoen emanaldiak edota aparraren festa egongo dira, baita auzo afaria edota musika kontzertuak ere.

 

Hemen, agenda, osorik:

 

  • Ostirala, maiatzak 29

-17:30: Pailazoen emanaldia auzoko plazan, “Tomaxen abenturak”. Ondoren, txikientzako askaria, Pizza Sprinten eskutik.

-19:30: Txupinazoa eta buruhandien irteera.

-20:00: Pintxo potea, auzoko plazan Uriñaren eskutik.

-23:00: Kontzertua plazan: Besteik-Pe eta Los del Gas taldeak.

  • Larunbata, maiatzak 30

-10: 30: Diana auzoan zehar Amulleta Danbor Kofradiaren eskutik.

-11:00-13:30: Haur jolasak eta puzgarriak garajeen plazan.

-12:00: Motoen erakustaldia Lagartijas Taldearen eskutik.

-12:30: Toca eta bote txapelketa auzo elkartean.

-13:00: Patata tortilla txapelketa eta, ondoren, tortillen dastaketa.

-16:30: Aparraren festa garajeen plazan.

-17:30: Haurrentzako makillajea.

-18.00: Erraldoien eta Buruhandien irteera; ondoren, txikientzako askaria, Telepizzaren eskutik.

-19:00-20:30: Hondarribiko Elektropatxaranga, jaiak girotuz.

-21:00: Auzo afaria plazan Super Amararen eskutik. Ondoren, dantzaldia goizaldera arte.

Afarirako izena aldez aurretik eman behar izan da.

  • Igandea, maiatzak 31

-9:00: Txistularien diana.

-11:00: Meza auzoko hilen omenean.

-11:30: Haur danborrada, Deiadar txarangak lagunduta Lapurdiko Pizzaren hamaiketakoarekin.

-12:00: Luntxa auzoko erretiratuentzat Geza eta Gaziaren eskutik.

-13:00: Bertso saioa auzoko plazan: Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.

-15:30: Mus txapelketa Hermanos Camino elkartean.

-16:30: Marrazki lehiaketa.

-18:00-19:00: Haur Dantzaldia Modestorekin.

-19:00: Buruhandien irteera eta, ondoren, txokolate-jatea.

-19:30: Jaietako txapelketen sari banaketa zozketa mundiala!

-20:00: Dantzaldia modestorekin.

-21:00: Jaiei amaiera emateko… traka ederra!