O´funk´illo taldearen kontzertuarekin amaituko du Oarso Musikak denboraldia

oarso_musikaOarso Musika kolektiboak antolatuta etzi, hilak 30, gaueko 23:00etan, O’funk’illo, Luz de Putas eta Kulto Kultibo taldeen kontzertua izango da Niessen Kulturgunean.

5mentenario” diskoarekin dator O’Funk’illo taldea Errrenteriara eta lau urte banaturik egon ondoren euren “funky andaluz embrutecido”-az gozatzeko aukera izango dute berriz taldearen zaleek. Sevillakoekin Oarsoaldeko bi talde igoko dira oholtza gainera. Batetik, Hondarribiko “Luz de Putas” ska taldea “Dantzaren iraultza” euren disko berria aurkezten. Eta bestetik, Irungo Kulto Kultibo taldea. Rap, reggae eta hip-hop musikak nahasten ditu azken honek.

Sarrerak salgai daude bost euroren truke Niessen Kulturgunean, Maiaritz tabernan eta 666 Discos dendan (Embeltra kalea 2, Donosti).

Denboraldi amaiera

Oarsoaldean musika eszena biziberritzeko ekimena da Oarsomusika. Helburu horri jarraituz, 20 kontzertu egin dituzte (40 musika talde) 2014/2015ko denboraldian eta amaiera, hain zuzen ere, kontzertu berezi honekin emango diote.