Zazpi talde ariko dira kantuan igandeko V. Otxote Topaketan

otxoteGarai bateko ohiturak mantentzearen aldeko saiakeran, bosgarrenez antolatu du Niessen Elkarteak “Errenteria Hiria Otxote Topaketa”. Igandean izango da hori, maiatzaren 31an.

Egitarauari ekiteko, Biteri kaleko 30.zenbakian jarri dute hitzordua, 12:45ean. Ondoren, tabernetatik egingo dute ibilbidea. Arratsaldean, berriz, emanaldia egingo dute 18:00etan Niessen Kulturgunean.

Aurten, zazpi otxote bilduko ditu topaketak: Baionako Aizkoa, Iruñeko Gizonok, Errenteriako Karnaba, Gasteizko Lorratz, Bilboko Lur Maitea, Iruneko Nayade eta Arrasateko Txorbela otxoteak izango dira.

Edizio honetan, gainera, aipamen berezia egin diote Irune Balentziaga kultur zinegotziari, “herriko kulturaren alde bere inplikazioa” aitortzeko asmoz.

Taula honetan ikus dezakezu talde bakoitzak egingo duen ibilbide zehatza:

[tabs style=”default”] [tab title=”Aizkoa”]

12:45: Juli tabernan.

13:15: Sindikato tabernan.

13:45: De Cyne Reynan.

14:15: Xera Gastrotekan.

[/tab] [tab title=”Lur maitea”]

12:45: Sindikato tabernan.

13:15: De Cyne Reynan.

13:45: Xera Gastrotekan.

14:15: Leku Zaharran.

[/tab] [tab title=”Txorbela”]

12: 45: De Cyne Reynan.

13:15: Xera Gastrotekan.

13:45: Leku Zaharran.

14:15: Maite tabernan.

[/tab] [tab title=”Karnaba”]

12:45: Xera Gastrotekan.

13;15: Leku Zaharran.

13:45: Maite tabernan.

14:15: Zuketz tabernan.

[/tab] [tab title=”Nayade”]

12:45: Leku Zaharran.

13:15: Maite tabernan.

13:45: Zuketz tabernan.

14:15: Juli tabernan.

[/tab] [tab title=”Lorratz”]

12:45: Maite tabernan.

13:15: Zuketz tabernan.

13:45: Juli tabernan.

14:15: Sindikato tabernan.

[/tab] [tab title=”Gizonok”]

13:45: Zuketz tabernan.

13:15: Juli tabernan.

13:45: Sindikato tabernan.

14:15: De Cyne Reynan.

[/tab] [/tabs]