Partaidetzazko aurrekontuak: 61 proposamen aukeran, 2 milioi euro erabiltzeko

2015-04-28_aurrekontuakAurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Oarsoaldea eskualdean (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua.

Guztira 93 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez.

Proposamen horiek aztertu eta batzuk ale batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea). Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako.

Horiek horrela, 61 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean hautatzeko. Gai edo arlo hauetan sailkatu dira proposamenak:

– Berrikuntza eta jakintzaren sustapena

– Landa garapena, mendiak eta habitatak

– Berdintasuna, parte hartzea, euskara eta garapenerako lankidetza

– Gizarte politika

– Ingurumena

– Kultura, gazteria eta kirola

– Mugikortasuna eta bide azpiegiturak

Ekainaren 9an eskualdeko herritarren batzar irekia, aukeratzeko

Proposamen horietatik 10 aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 9an. Batzarrean parte har dezakete Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herritarrek.

  • Eguna: ekainaren 9a, asteartea.
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Xenpelar Etxea (Maddalen kalea 32, Errenteria)

61 proposamen horietatik 10 lehenetsiko dira. Ondoren, Foru Aldundiari hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko.