Igandean hasiko den Extremadurako Kultur Astea dela eta, bertako bandera jarri dute

Extremadurako Kultur Astea ospatuko dute igandetik aurrera, hilak 7, Errenterian. Arrazoi horregatik, Udalak bertako bandera jarri du gaur herriaren sarrerako biribilguneetako batean. Andaluziako eta Galiziako banderekin ere egin zuten, Udaletik adierazi dutenez, “gure herriaren parte bihurtu baita euren kultura”.

Lotura honetan ikus dezakezue Monfragüe Kulturguneak antolatu duen egitaraua Extremadurako kulturaz gozatzeko: http://herribizia.errenteria.eus/2015/06/02/ekainaren-7tik-13ra-ospatuko-dute-extremadurako-xxv-kultur-astea/

 

Extremadurako_bandera