Arte eszenikoek “Kalez kale” okupatuko dute Errenteria

Kartelak Kalez kale azkenaKukai Dantza eta Tanttaka Teatroaren Hazipenen pozak ikuskizunak eman zion hasiera maiatzaren 30ean arte eszenikoen Kalez kale udako zikloari. Gauzak horrela, herriko kaleak oholtza bilakatuko dira uda honetan hainbatetan eta hitzorduetara inguratzen diren haur, gazte eta helduek, kanpoko zein bertako sorkuntza tradizional nahiz abangoardistez gozatzeko aukera izango dute.

Nabarmentzeko modukoak dira, ZIZT! eta Mikelazulo Elkarteak ekainaren 18tik 21era antolatu dituzten Eztena Teatro Egunak eta baita irailaren 25 eta 27an herria hartuko duen Dantza Hirian jaialdia ere.

Aipatutako hitzordu horietan dantza eta antzerkiaren esparruak landuko dituzte baina zirkoak ere izango du uda honetan Errenterian bere presentzia. Hala, Etiopiatik eta Keniatik datozen Fekat Circus eta Slum Drummers taldeen eskutik, Afrikako doinu eta dantzak sentitu ahal izango dira, malabarismo- jokoekin edota akrobaziekin nahastuta. rOnde-bi ahizpak ikuskizunean ere, dantza eta zirkoa uztartuko dituzte. Erortzen, altxatzen, dantzan, barrez eta negarrez arituko dira azken hauek, anai-arreben arteko harreman korapilatsuak irudikatuz.

Horrez gain, Basoko Ipuin Ttipiak  ikuskizunak zein Kondaira Baten Truke antzezlanak, biek, naturaren bizitasun eta balioak agertuko dizkiete familiei. Programa osatzeko, coach bihurtutako apaiz bat eta langabetuentzat ikastaro bat protagonista dituen Konga obra ekarriko du Errenteriara Trapu Zaharra konpainiak.

Programazioa osorik, jarraian:

Maiatza:

  • Maiatzak 30an, 19:00etan Xabier Olaskoaga plazan, Hazipenen Pozak (Kukai Dantza Konpainia- TanttakaTeatroa)

Ekaina:

  • Ekainaren 18tik 21era, Eztena Teatro Egunak (ZIZT! eta Mikelazulo Kultur Elkarteak)

  • Ekainaren 26an 18:00etan Xabier Olaskoaga plazan Fekat Circus (Etiopia) eta Slum Drummersen familiei zuzendutako ikuskizuna (Kenia)

Uztaila:

  • Uztailaren 12an 12:00etan Xabier Olaskoaga plazan, haurrentzako Basoko ipuin ttipiak ikuskizuna (El Tenderete)

  • Uztailaren 16an 19:00etan Gamon Zumardian, Ronde (Rouge Eléa)

  • Uztailaren 24an 20:00etan Foru plazan, Konga (Trapu Zaharra)

  • Uztailaren 25ean 17:30ean Koldo Mitxelena plazan,  haurrentzako Kondaira Baten Truke ikuskizuna (Patata Tropikala)

Iraila:

  • Irailaren 25ean 18:00etan Xabier Olaskoaga plazan, Haurren Dantza Hirian jaialdiaren baitan Xtra Large ikuskizuna (Irene K – Belgika)

  • Irailaren 27an Dantza Hirian