Familia ginkana antolatu dute larunbaterako Fanderiako igerilekuan

gymcana familiarLarunbat honetan, ekainak 13, familia ginkana antolatu dute 16:30ak eta 18:30ak bitartean, Fanderiako igerilekuaren belardian. Ekintzaren baitan, familiek joko eta probak egin beharko dituzte instalazioan zehar. Harpidetuak badira, familia kide bakoitzak euro bat ordaindu beharko du, eta ez direnek, aldiz, hiru euro.

Dagoeneko izena emateko aukera dago Fanderiako harreran (943.34.44.23) zein Galtzarabordakoan (943.44.96.91).