Sendabelarren tailerra antolatu du Oarsoirriak ekimenak familientzat

Ekainaren 20an, OarsoIrriak ekimenaren baitan, sendabelarrei buruzko ikastaro bat egingo da familiei zuzenduta (haur, heldu, izeba-osaba, aitona-amonak, lagunak…). Ekintzak, sendabelarren mundura gerturatzea du helburu eta azalpen, irudi eta belarren behaketaren bitartez, haiek bereizi eta bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren ikasiko dute.

Ekintza, Santiomendin burutuko da. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Errenteriako Udaltzainen egoitzaren ondoko aparkalekuan,elkarrekin igotzeko. Tailerra amaitzean, 13:00etan, hala nahi dutenek taldean bazkaltzeko aukera izango dute norberak etxetik ekarritako jakiekin.

Eguraldia txarra bada, ordea, ekintza Merkatuzarren egingo da 10:00etatik 12:00etara.

Izena emateko oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com idatzi behar da ekainaren 13a baino lehen parte-hartzaileen izenak eta haurren adina zein den adieraziz.

 

sendabelarren-tailerra-ekainak-20