50 taldek eta 1000 jokalari inguruk hartu dute parte aurtengo Futbol-7 torneoan

Urkabe taldea izan da aurtengo denboraldian lehiakorrena.
Urkabe taldea izan da aurtengo denboraldian maila lehiakor handiena erakutsi duen taldea.

Aurreko igandean, ekainaren 7an, amaitu zen “Errenteriako Udal Kirol Patronatua – Futbol-7 Torneoa”ren XIII. edizioa, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatua.

Aurtengo edizioan 3. fasean “Urkabe” taldeak garaitu du, eta bigarren tokian “Instalaciones Saizar” taldea geratu da. Lehenengo eta bigarren faseetako irabazleak “Peluquería Traxx” eta “Urkabe” izan ziren, eta txapeldunorde “Urkabe” (1. fasea) eta “The Warriors” (2. fasea) geratu ziren.

Hori dela eta, esan daiteke “Urkabe” izan dela maila lehiakor handiena erakutsi duen taldea, txapeldun izan baita lehiaketaren hamahirugarren edizioaren hiru faseetako bi faseetan. Lehenengo fasean “Peluquería Traxx” taldea izan zen garaile.

Edizio honetan 50 taldek eta 1000 jokalari inguruk hartu dute parte eta urritik ekainera bitarteko iraupena izan du. Guztira 675 partida jokatu dira Fanderia eta Beraungo udal futbol zelaietan.