Gertutik gozatzeko Eztena

Eztena programaMikelazulo Kultur Elkarteak Eztena Antzerki eta Dantza Egunak antolatu ditu ekainaren 18tik 21era. Aurten, gainera, egitarauaren zati bat ikusle talde txikientzako antzezlanez osatu dutela azaldu dute jaialdiaren antolatzaileek. Modu horretan, antzerkigileak eta antzerkizaleak “gertu-gertu” jarri nahi dituzte. Horrekin batera, taldeak ondo antolatzeko asmoz, “Zuek” eta “Abarka Shortak”- ekainak 19- eta “Mi gran obra”- ekainak 21- lanentzat sarrerak aurrez erreserbatu behar direla ere adierazi dute: eztenasarrerak@gmail.com helbidean.

Gertuko formatuko obrez gain, beste emanaldi batzuek ere eskainiko dituzte: Antzerki Labea tailerretako ikasleen mostra; sortze prozesuan dauden hainbat lanen erakustaldiek osatzen duten Piezak atala eta Metrokoadrokaren Su izan nahi. Hildakoak, senideak eta maskotak obra.

Arte eszenikoez gozatu eta Eztena moduko jaialdi batek independente izaten jarrai dezan laguntzeko, halaber, EZTENA-KIDE egin eta proiektua laguntzeko modua dago duela urte batzutatik hona. Gauzak horrela, EZTENA-KIDE izan zaitezke 10 edo 20 euroren truke eta onurak jasoko dituzu bueltan, tartean, ikuskizun guztietako sarrera dohainik edukitzea.

Egitaraua osorik jarraian:

Ekainak 18, osteguna:

  • 18:00etatik aurrera Mikelazulo elkartean PIEZAK, sormen prozesuan dauden piezen erakustaldia. Ekitaldiaren baitan, Piezak-potea egingo dute (edariekin mokadu bat).

Aurkeztuko diren piezak: Tripak, Erori, Eskutitzak, Dios, Estualdia, Beltxarga Beltza.

Ekainak 19, ostirala:

  • 18:00etan eta 20:00etan ZUEK obra. Panier ondoko parkinean. Sarrerak mugatuak dira, aurrez erreserbatu eztenasarrerak@gmail.com helbidera idatzita.

Konpainia: Rouge Elea

Antzezleak: Ander Fernandez, Corine Celá-Iraia Elias

  • 19:00etan ABARKA SHORTAK, Herriko enparantzan. Sarrerak mugatuak dira, aurrez erreserbatu eztenasarrerak@gmail.com helbidera idatzita.
    Konpainia: Abarka antzerki taldea
    Antzezleak: Amalia Martin, Nerea Foruria, Rakel Anitua, Alvaro Bullé, Idoia Aldekoa,
    Nagore Plaza, Gilen Santiso, Areli Egia, Iker Galdos, Eneko Arrate eta Luis Egurrola.
    Zuzendaria: Ander Lipus

Ekainak 20, larunbata:

  • 18:00etan MOSTRAK, Antzerki Labea udal tailerretako ikasleen urte amaierako mostra Niessen Kulturguneko entsegu gelan. Sarrera librea.
  • 20:00etan SUA IZAN NAHI, Niessen Kulturguneko Auditorioan. Sarrera, 5€ (Eztenakideak doan)

    Konpainia: Metrokoadroka
    Antzezleak: Idoia Beratarbide, Javi Barandiaran, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Oier Guillan.

Ekainak 21, igandea:

  • 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan MI GRAN OBRA (Un proyecto ambicioso), Mikelazulon. Sarrera mugatuak dira, aurrez erreserbatu eztenasarrerak@gmail.com helbidera idatzita.Konpainia: David Espinosa / Cía. Hekinah Degul
    Antzezlea: David Espinosa