Fanderian ere jai giroa nagusituko da asteburuan

Fanderiako_jaiakOstiralean, ekainak 19, ekingo diote festei Fanderia auzoan, Galtzarabordan bezala. Asteburu osoa festa giroan pasa ondoren astelehenean atseden hartu eta asteartean, San Juan bezpera ospatuko dute. Jarraian, egitaraua osorik:

Ekainak 19, ostirala:

17:00etan Fanderiako jaiei hasiera emateko txupinazoa.

17:30ean Haurrentzako merienda, Telepizza, Pizzasprint, Venezia, Errenteriako Todo-todo supermerkatuak eta Mcdonalds-en eskutik.

17:30etatik 19:00etara“BIRZIKLATUZ” Bizikleta ibilbidea 3Dko hiri birziklatuan barrena (Errenteriako

ludotekek eraikia). Helduei eta haurrei zuzendutako jarduera.

19:00etan Buruhandiak, Gaztañoko auzo elkartearen laguntzarekin.

19:15ean Patata- eta bakalao-tortillen lehiaketa. Bakailao-tortilla egin nahi dutenei lana

erraztearren, jai-batzordeak kozinatzeko prest dagoen bakailao izpitua banatuko du

(kilo erdiko 24 poltsa), URANZU bakalao-enpresak emanak (17:30 eta 18:00 artean

banatuko dira Errota plazan. Antolamenduari eskatu).

  • Parte-hartzaile guztiek pintxo-poterako 3 txartel jasoko dituzte
  • Irabazleek bi pertsonentzako afaria izango dute Donosti sagardotegian edo Sagarzulo jatetxean (ausaz).
  • Epaimahaiak ez du antolamenduarekin inolako loturarik izango.

19:00ean GATOS PARDOS taldearen kontzertu akustikoa. Naudan eta San Sebastian
Housing enpresaren eskutik.
19:30ean Pintxo-pote herrikoia Errota plazan. Aurten, berritasun gisa, lau pintxo ezberdin: patata-tortilla, bakailao-tortilla, txorizoa edo pintxo donostiarra. 1 euroren truke (pintxoa eta edaria).
21:30etatik 01:30etara GB Eventos-eko NEB T Dj-aren emanaldia, 8000 w soinua, laser-argiztapena eta beste sorpresaren bat. Errota, Ur-Gain eta Izen Gabe tabernen eskutik.

Ekainak 20, larunbata:

09:00etan Txistularien diana, Errenteria Musikalen laguntzarekin.
11:00etan Buruhandiak, Gaztañoko auzo elkartearen laguntzarekin.
11:00etatik 13:30etara Haur-jolasak Errota plazan: sagarren jolasa, aulki-jokoa, joko musikalak, sorpresa joko aparta, etab. Adina guztietarako aproposak dira eta sari handi eta txikiak izango dira.
11:00etatik 13:30etara Kolore guztiak elkarteak te- eta pasta-dastaketa antolatu du jaimetan
eta jokoak ere izango dira.
13:00etan Errota plazan, txikien moto- eta patinete-lasterketa, adin guztietarako; sari bikainak izango dituzte irabazleek. Kids & Us-ek babestua. Ez ahaztu patinetea edo motoa eta kaskoa ekartzea.
13:30etatik 14:00etara Ipuin-kontalaria (ingelesez) Errota plazan, Kids & Us-en eskutik.

16:00etan eskubaloi-txapelketako finalerdiak eta finalak Fanderiako zelaian (sua egingo den lekuaren ondoan), kirol-patronatuaren laguntzarekin eta EREINTZAren babesarekin.
16:30ean Mahai-futbol txapelketa eta dardoak (adin guztietarako). Sari bikainak. Jarraitzaileentzat eta ikusleentzat erosoagoa izan dadin, aurten Errota plazan egingo dugu. IMAGINEren eskutik.
17:30ean Adinekoen toka eta bote txapelketa. IMAGINEren eskutik. Aurten berrikuntza bat izango du, bi txapelketak aldi berean hasiko ditugu, bi espazioak gertu egongo dira eta antolamenduak jakinaren gainean izango zaituzte beti. Irabazleentzako trofeoak eta bestelako sariak izango dira.
17:30etatik 18:30etara Blankotxo pailazoaren emanaldia.
19:30ean Helduen eta haurren danborrada.
21:30ean Herri-afaria. Antolamenduak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu Errota plazaren
inguruan, nahi duenak bere afaria ekarri eta materiala erabil dezan. Sagardo-barrikotea izango da Bereziartua sagardotegiaren eskutik. Mahaiak 23:30ean bilduko dira
23:00etatik 02:30etara Berbena EGAN taldearekin. Errota, Ur-Gain eta Izen Gabe tabernen
eskutik.

Ekainak 21, igandea:

09:00etan Txistularien diana, Errenteria Musikalen laguntzarekin.

10:00etan Futbol-txapelketako finalerdiak eta finalak Fanderiako zelaian (sua egingo

den lekuaren ondoan), kirol-patronatuaren laguntzarekin eta K.E. BETI ONAren babesarekin.

11:00etan Auzoko hildakoen aldeko meza Gabierrotako Jesusen Bihotza parrokian.

11:00etatik 12:00etara “Marraztu zure auzoa” jarduera artistikoa. Haurrei kartulinak eta margoak utziko zaizkie, Errota plazako mahaietan marraz dezaten.

12:00etatik 13:00etara Inaxio Perurena harri-jasotzailearen eta Jose Mari Olasagasti aizkolariaren erakustaldia Errota plazan. NUTRIFORTEren eskutik.

13:30etara Sari-banaketa eszenatokian. Txapelketetan edo jokoetan parte hartu baduzue eta sariren egokitu bazaizue, egon han saria jasotzeko, mesedez. Urdaiazpikoa zozketatuko dugu eta ez ahaztu jaietako programarekin batera banatutako txartelak.

16:30en  Zezentxoen entzierroa Errota plazatik Markola frontoira.

17:00etan Apar-festa Markola frontoian, babes zibilaren laguntzarekin.

18:30etatik 19:30etara Zumba erakustaldia ACTIVATE 7-24ren eskutik.

19:30ean Sardina-jatea.

19:30ean TSUNAMI orkesta. Zubia tabernaren eskutik.

Ekainak 23, asteartea:

18:30ean GORRITI. Sua parkean, pottokak, bigantxak eta beste sorpresa asko izango dira.

20:00etatik 24:00etara GUDE Dj-aren musika, ozen, suaren inguruan, gorputza astintzeko. Errota, Ur-Gain eta Izen Gabe tabernen eskutik.

22:00etan San Joan sua.

23:00etan Sesensuzkoa erretzea.

24:00etan Festen bukaerako txupinazoa.