Rozioren omenezko erromeria egingo da San Markon igandean, Concha Rocieraren eskutik

San-MarkoIgande honetan, hilak 21, Rozioren omenezko erromeria antolatu du Concha Rociera Kultur Elkarteak San Marko gotorlekuaren inguruetan. San Markora doan ibilbideari 10:00etan ekingo diote, bidean horretan zehar geldialdiak egingo dituztela nabarmendu dute, “amabirjinari kantatu eta dantzatzeko”. Behin gotorlekuan ere, ez da dantza eta abestirik faltako. Concha Rocierakoak konpainia izango dute, gainera, emanaldietan; Andoaindik eta Lasartetik etorritako taldeek eta Errenteriako Aljarafe eta Monfrague Kultur Zentroko kideek ere parte hartuko dutenez.

Taberna ere jarriko dutela jakinarazi dute, produktuak eta edariak dastatzeko. Jarraian, egitarau osoa:

  • 9:30ean, gonbidatuei harrera egingo zaie elkartearen lokalean.
  • 10:00etan, taldean aterako dira San Marko aldera. Tarteka bidean geratuko dira Ama Birjinari kantak eta dantzak eskaintzeko.
  • 13:00ean, MEZA ROZIEROA Elkartearen abesbatzaren eskutik, San Markoko zelaietan.
  • 14:00etan, ohore-ardoa eskainiko diete agintariei eta gonbidatutako talde rozieroen ordezkairei.
  • 14:30ean, abesbatza rozieroen omenaldia.
  • 16:30ean, taldeen emanaldiak hasiko dira:

– Triana (Andoain)

– Semblante Andaluz (Lasarte-Oria)

– Embrujo Andaluz

– Aljarafe (Errenteria)

– Monfague Kultur Zentroa (Errenteria)

– Amaiera ekitaldia Concha Rociera Dantza Talde Folkloriakoaren eskutik izango da.

  • 19:30etatik aurrera, Ama Birjinaren iudia zelaiaren erdian jarriko dute erakusteko, eta bertan kantak eta dantzak eskainiko zaizkio.

* Dantzatzeko sevillanak izango dira egun osoan zehar.