Ludoteka eta Gaztelekuen BIRziklaTU proiektuaren emaitzez gozatzeko aukera gaur, Fanderiako jaietan

Bizitzeko espazioak | Fanderia | Jasangarritasuna | Kirola | Kultura | Mugikortasun plana 2015-06-19 | 0

ludotekaGaur, ekainak 19, 17:30etatik aurrera, jarduera berezi bat izango da Fanderiako Jaietan, herriko Ludoteken eskutik. Herritar orori zuzendutako jarduera honek, miniaturazko herri batean bizikletaz ibiltzean datza eta “BIRZIKLATU” proiektua ezagutzera ematea du helburu; hain zuzen ere, 2014-2015 ikasturtean zehar Gipuzkoako hainbat Ludoteka eta Gaztelekutan jorratu den proiektua.

BIRZIKLATU” alde batera utzitako edo zaharkituta dauden bizikletak berreskuratzeko proiektu bat da eta, bide batez, bizitza osasuntsu eta ekologikoaren adibide gisa, bizikletaren erabilera sustatzeko xedea duena.

Gaztelekuetako gazteek, bizikletak berreskuratu eta konpondu dituzte, hainbat jardueratan erabiliak izateko; hala nola, herri eta auzoetako jaietan nahiz bizikleta festetan, bide hezkuntza jardunaldietan eta bidegorriak inauguratzeko ekitaldietan.

Ludoteketako haurrek, berriz, miniaturazko herri bateko hainbat elementu (eraikinak, parkeak, ibilbideak, trafiko seinaleak,…) sortu dituzte material birzklatuarekin, festa edo jarduera horietako guneak osatzeko.

Errenteriako Udal Gazteria Sailak eskerrak eman dizkie, bestalde,  “BIRZIKLATU” proiektuan parte hartu duten guztiei; horiei esker gauzatu ahal izango delako gaur arratsaldeko jarduera.

Horrez gain, herritar guztiak “animatu eta gonbidatzen” ditu arratsaldeko ekintza berezi horretan parte hartzera: “bereziki, Udal Ludoteka eta Gaztelekuetako erabiltzaileen senitartekoak”.

No comments yet.

Utzi erantzuna