Udako denboraldiaren hasiera Errenteriako Igerilekuetan

fanderia_igerilekuaPasa den astelehenean, uztailak 15, udako denboraldia hasi zuten Errenteriako Udal Igerilekuek, Fanderiako estali gabeko igerilekuen irekierarekin. Honakoa izango da uda sasoiko bere ordutegia: 9:00etatik 22:00etara, aste osoan zehar.

Era berean eta Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Beraungo igerilekuetako aldagelen eraikin berriaren obrak amaitzeko atzerapena izan da eta ondorioz, 19an zabaltzekotan zen instalazioa datorren astean irekiko dute.

Beraungo instalazioetan egondako atzerapena ulertzeko eskatu diete herritarrei Errenteriako Udalak zein Udal Kirol Patronatuak.