Galiziako astea dela eta, bertako bandera jarri du Udalak

XXVI.Galiziako asteari atzo, hilak 22, eman zietenez hasiera, Udalak Galiziako bandera jarri du herriaren sarrerako biribilguneetako batean. Extremadurako eta Andaluziako banderekin ere egin zuten, Udaletik adierazi dutenez, “gure herriaren parte bihurtu baita euren kultura”.

Egitaraua ikusteko egin klik esteka honetan

galiziako_bandera_sarreran