San Juan bezperako proposamenak Errenterian

Soka-dantza_3-1024x688

Suaren inguruan bilduko dira gaur errenteriarrak, San Juan bezpera dela eta. Herriko hainbat txoko hartuko ditu jaiak, gainera. Jarraian, udarari ongietorria emateko hainbat proposamen:

Soka-dantza Herriko Plazan:

  • 22:00etan soka-dantza dantzatuko du Ereintza taldeak Herriko plazan. Eurekin batera dantzatuko dute Udaleko hainbat arduradunek ere. Historian zehar, ohitura izan da alkateak ekitaldian parte hartzera gonbidatzea eta denbora batez egiteari utzi bazioten ere, 2013an ohitura berreskuratzeari ekin zioten.

 

Sorginen Gaua, Gaztañon:

  • 17:00etan Haurrentzako herri kirolak Arramendiko kanpan
  • Arratsaldean zehar: sardinak, txorizoa, sahieskia… txoznan eta sagardoarekin afari merienda
  • Iluntzean ikuskizuna eta ondoren sua piztea. Bideo emanaldia eta suzko zezena egingo dituzte atzetik.

Fanderiako San Juanak:

  • 18:30ean GORRITI. Sua parkean, pottokak, bigantxak eta beste sorpresa asko izango dira.
  • 20:00etatik 24:00etara GUDE Dj-aren musika, ozen, suaren inguruan, gorputza astintzeko. Errota, Ur-Gain eta Izen Gabe tabernen eskutik.

  • 22:00etan San Joan sua.

  • 23:00etan Zezensuzkoa erretzea.

  • 24:00 Festen bukaerako txupinazoa. Izan ere, ostiraletik jaietan murgilduta egon dira Fanderian eta gaur San Juan bezperan, emango diete amaiera ospakizunei.