Erditze aurreko gimnasia Galtzarabordako Udal Kiroldegian

Datozen asteetan Galtzarabordako Kiroldegian berriro hasiko dira Erditze aurreko gimnasia. Erditze aurreko ariketak eta mugikortasuna” ikastaroa ematen. Fisioterapia obstetrikoan formakuntza duen Olatz Oliveri zentroko fisioterapeutak zuzenduta dago ikastaroa. Jarduera, haurdunaldiaren 20, astetik aurrera dauden haurdunentzat bideraturik dago.

Antolatzaileen esanetan, ikastaroaren helburua haurdunek ariketak jakin batzuk egiten ikastea da eta modu horretan, mugikortasuna hoberak egin, eta haurdunaldian sor daitezken artikulazio eta jarrera oinazeak saihestea.

Adierazi dutenez, ariketak txandaka, gela batean nahiz igerilekuan egingo dituzte eta “emakumearen eguneroko postura hobetzen eta gorputzeko atalen kontzientzia hobea izaten” lagunduko dute: “Horrela, ikasiko diren ariketen bidez bizkarrezur, hanka eta besoetako mugimendu orokorrak hobetzen dira. Abdominalak eta perineoa indartzeko ariketak ere landuko dira, horren guztiaren bidez amaren odol zirkulazioa eta haurraren oxigenazioa hobetu ahal izateko.”

haurdunaldirako ariketak