Azabaratza kontsumo taldea, herritar berriei ateak zabalduz

Baserritarrari zein beste ekoizleei jakiak zuzenean hartzen dizkieten Errenteriako kontsumo taldea da Azabaratza. Ekainetik aurrera hasiko duten denboraldi berria, eta euren taldean parte hartu nahi luketen interesatuei informazioa eskaini nahi diete lehenbizi. Momentu hauetan, taldeko kideek, barazkiak, ogia edota arrautzak jasotzen dituzte, besteak beste, euren otarretan.

Haien hitzetan, kontsumo talde batean egoteak onura ugari ekartzen dizkio kontsumitzaile zein ekoizleari: “Ekoizleei beren lana aitortuz eta egonkortasun bat ziurtatuz bizimodua ateratzen laguntzen zaien aldi berean kontsumitzaileok bitartekaririk gabe, kalitatezkoak eta modu ekologikoan egindako jaki osasuntsuak eskuratzen ditugu.” Horregatik, filosofia horrekin “kontsumitu eta elikatu” nahi duen orori gonbitea luzatzen diete eurekin harremanetan jartzeko, 635756561 telefonora deituta (Leogatik galdetu) edota azabaratza@gmail.com helbidera idatzita.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Azabaratza, kontsumo taldeko kideak euren otorrak jasotzen.