Ukenduen tailerra, Oarsoirriak taldearen eskutik

Uztailak 3an, OarsoIrriak ekimenak antolatuta, Amon-aitonen ukenduen tailerra egingo dute 17:00ak eta 19:00ak bitartean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, behea). Saioa familiei (haur, heldu, izeba-osaba, amon-aitonak, lagunak…) zuzenduta dago eta helburua herriko jakintzak biltzen dituen ukenduak egiten ikastea da. Izena emateko oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera idatzi behar da parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena zein helduena) eta haurren adina zehaztuz. Izena emateko azken eguna biharkoa da, uztailak 1.

Era berean, Oarsoirriak taldeko kideek, ukenduak prestatzen dakiten pertsonei ere tailerrean parte-hartzeko deia egiten diete. Horretarako,  oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute lehenbizi.

 

OarsoIrriak-Errenteria-Orereta-Ukenduak