Erromes Bidearen 3. etapa egingo du Urdaburuk uztailaren 18an

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 3. etapa antolatu du uztailaren 18rako. Ibilaldia Unanuko herritik Zunbeltzeko benta kokatzen zen lekura izango da eta bidean, San Adrian gailurra eta ermitatik eta Zalbideko galtzadatik igaroko dituzte. Zeharkaldia denera, 5 ordukoa izango da.

Urtero egin ohi duten moduan garai hauetan, bazkaltzera joango dira mendiko ibilbidea amaitutakoan. Arbizuko Izar Ondo jatetxea aukeratu dute.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek euren elkartera jo dezakete (Juan de Olazabal 23, behea) astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.

Uharteko atakara