Oiartzun ibaian jokatu behar zuten Errenteria Hiria estropada San Pedroko uretan egingo dute azkenean

errenteria_hiria Errenteria Hiria Banderaren estropada aurten Oiartzun ibaian egiteko asmoa zuen antolatzaileak, Hibaika Arraun Elkarteak. Dena den, azkenean, ezingo dela bertan egin adierazi dute arazo logistikoengatik, eta estropada orain arte egin den bezala, Pasaiako badian jokatuko dela.

Aurten, beraz, San Pedroko uretan egingo dutela adierazi dute antolatzaileek, baina nabarmendu nahi izan dutenez, hurrengo urtean estropada Oiartzun ibaian jokatu dadin “lanean jarraituko dute”.

Uztailak 19an egingo da, igandean, Errenteria Hiria Banderaren estropada, aldaketa honekin, 12:30ean San Pedron.