Sorgitzulo kalea itxita egongo da ostegun goizean, lanak direla eta

sorgintzuloDatorren ostegunean (uztailak 16), 7,30ak aldean, Cristobal Gamón Ikastetxearen kirol pistak hormigonatzen hasiko dira. Jon Txasko Trafikoa eta Garraioa Saileko ordezkariak azaldu dutenez, obra egiteko beharrezkoa da autobonba duen ibilgailu bat jartzea Sorgintzulo kalean -garajeen irteeraren parean-. Ibilgailuaren ezaugarriak direla-eta nabarmendu duenez, beharrezkoa da puntu horretan galtzada osoa hartzea. Ondorioz, kalea osorik egongo dela itxita jakinarazi du.

Hori horrela, Sorgintzulo kalea itxita egongo dela trafikorako goiz osoan zehar, eta trafikoa Portuko biribilgunetik eta Kaputxinogainatik, Versalles hotelaren parean, desbideratuko da.

Horretaz gain, obrak direla-eta herri garraioaren U11 eta U22 lineak eta hiriarteko bidaiariak garraitzen dituen U5 Beraun-Donostia lineak eragina izango dute. U11 eta U22 lineek Versallesen izango dute geltokia eta E05 lineak, berriz, Versallesen eta Kaputxinogañako biribilgunean.

Aurreikusita dago obrak 14:00etan amaitzea. Ordu horretatik aurrera trafikoa ohi modukoa izango da.

Azkenik, mozketa honek sortu ahal dituen eragozpenengatik barkamena eskatu du Txaskok, eta “lanak ahalik eta azkarren” amaitzen saiatuko direla azpimarratu du.