Irteerak antolatu dituzte Aizpitarteko kobak ezagutzeko

aizpitarteAizpitarteko kobetan zailtasun ezberdineko irteerak antolatu dituzte Felix Ugarte Espeleologia Elkartearen, Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren artean. Irteeren gidariak Felix Ugarteko kideak eta Jesus Tapia arkeologoa izango dira. Felix Ugarteko kideak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen da, Tapia, berriz koba hauen hisotrian aditua da -Aizpitarte kobetako azken indusketetan parte-hartutakoa-.

Txangoetan parte hartzen dutenek, urte guztian publiko orokorrari itxita dauden kobak bisitatzeko aukera izango dute. Era berean, duela 27.000 urteko gizakiek erabili zituzten haitzuloak dira ezagutuko dituztenak. Antolatzaileek bertan egindako aurkintzak nabarmendu dituzte, adierezi dutenez, Euskal Herrian paleolito garaiko arrastoak aurkitu ziren lehenengo kobazuloak izan zirelako. Aurkikuntza hauen partaide J.M. Barandiaran edo J. Altuna bezalako arkeologo ezagunak izan dira.

Guztira lau irteera izango dira eta hauek, zailtasunaren arabera bi taldetan bereizi daitezke. Inolako zailtasunik gabeko bi irteera eta 2. mailako zailtasuna izango duten beste bi.

  • Uztailaren 19an eta abuztuaren 30ean:

    Jarduera hauek publiko guztiei zuzendua daude. Abiapuntua Listorretan aurkitzen den informazio puntua izango da goizeko 10:00tan. Kobara ibilaldi labur baten egin ondoren iritsiko dira eta guztira bi koba ikusiko dituzte: Aizpitarte 4 eta 3. Azken hau urte guztian publiko orokorrari itxita aurkitzen delarik. Barnean, egindako aurkitzen informazio zabala jasoko da, garai haietan bizitako animalien deskribapena edota gaur egun bizi diren xaguzar eta troglobioen azalpena. 10 urtetik gorako herritarrentzat dago zuzendua.

    Prezioa: Helduak 8€ eta 10-12 bitarteko haurrak 5€

    Iraupena: 3 ordu

  • Uztailaren 18an eta abuztuaren 29an

    Beste bi ibilaldi hauen zailtasun maila 2ra igotzen da. Aizpitarte 4 eta 3 ezagutzeaz gain Aizpitarte 2ra jaisteko aukera paregabea izango da, hau ere urte guztian publiko orokorrarentzat itxia dagoena eta horretarako 4 metroko eskala batetik jaitsi beharko da. Abiapuntua Listorretan aurkitzen den informazio puntua izango da goizeko 9:30tan. 12 urtetik gorako herritarrentzat dago zuzendua.

    Prezioa: 16€

    Iraupena: 3 ordu

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat, baina uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez dago sobera.

Txango guztietan derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea ematea. Horretarako deitu 943495069 zenbakira, edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua idatzi.