Lanak direla-eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da astelehenetik aurrera

Galtzarabordako kiroldegiaUdal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren pista eraberritzeko obrak igerilekuari eragiten diete eta hortaz, uztailaren 20tik aurrera (astelehena) itxita egongo da. Azaldu duenez, kiroldegiko gainerako guneak irekita egongo dira ohiko ordutegian.

Halaber, Udal Kirol Patronatuak erantsi du, igerilekuaren erabiltzaileek eskura izango dituztela Beraungo eta Fanderiako Udal igerilekuak. Era berean, eta obrek irauten duten bitartean, “igerilekurako harpidetza” duten pertsonek Galtzarabordako Kiroldegiaren Fitness zentrorako sarbidea izango dutela zehaztu du.

Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die Udal Kirol Patronatuak igerilekuko erabiltzaileei.