Parte-hartzaile ugari eta Anne Etchegoyen abeslaria, Txistulari Kontzertu Nagusiaren hamargarren edizioa ospatzeko

Txistulari_kontzertu_nagusia
2014ko Txitulari Kontzertu Nagusia.

Datorren astelehenean, hilak 20, X. Txistulari Kontzertu Nagusia burutuko da 20:00etatik aurrera Gamon Zumardian. Udal Txistulari Bandak Errenteriako Udalaren laguntzaz, era berezi batean egin nahi izan du kontzertu hau, eta bertan, Errenteria inguruko txistulariak, Errenteria Musika Kultur Elkartea (EMKE), Ereintza Dantza Taldea eta Landarbaso Abesbatzaren laguntza izango dute. Gauzak horrela, guztira, 180 pertsona baino gehiago elkartuko dira Xabier Vesga txistularien zuzendari eta Carlos Rodriguez bandako zuzendariaren esanetara.

 

Aurten gonbidatu berezi bat ere izango dute hamargarren kontzertu honetarako, Frantzian euskeraz abestuaz ospe handia lortu duen Anne Etchegoyen abeslaria.