Udalbatzaren ohiko bilkura, astelehenean

Astelehenean, hilak 20, 18:30ean, Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura egingo dute eta ondorengoa izango da gai zerrenda:

1. Udalbatzak 2015eko ekainaren 13an egindako ohiko osoko bilkurari eta ekainaren 18an egindako ezohiko osoko bilkurari dagozkien aktak irakurri eta, egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (350 zk.tik 704 zk.ra, biak barne), zinegotzi-ordezkarienak (606 zk.tik 1133 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.

3. Udal talde politikoen osaketaren berri ematea.

4. 2568/1986 EDaren 38. artikuluaren eta indarreko gainerako legeria betez, alkatearen ebazpenen berri ematea:

– Aldi baterako langilea izendatzea alkatetzako administrari lanpostua betetzeko (553 zk.ko ebazpena, 2015eko ekainaren 13koa)

– Tokiko Gobernu Batzarra eratzea, kideak izendatzea eta alkatearen eskumenak eskuordetzea (599 zk.ko ebazpena, 2015eko ekainaren 19koa)

– Alkateordeen izendapena (600. zk.ko ebazpena, 2015eko ekainaren 19koa)

– Alkatearen eskumenak eta kide anitzeko organoen lehendakaritza zinegotzi-ordezkariei eskuordetzea, erabateko dedikazioa eta dedikazio partziala duten Udalbatzako kideak izendatzea eta horien ordainsari-maila zehaztea (601 zk.ko ebazpena, 2015eko ekainaren 19koa)

– Maite Peña López zinegotziari dedikazio partziala eta horri dagokion ordainsaria kentzea (659 zk.ko ebazpena, 2015eko ekainaren 30ekoa)

– Batzordeetako eta patronatuetako zuzendaritza-batzordeetako kideak izendatzea (667 eta 699 zk.ko ebazpenak, 2015eko uztailaren 2koa eta uztailaren 13koa).

5. Kontu-hartzaileak egindako txostenak.

6. Mozioa, LANDARE elkarteak aurkeztua eta O/E EH BILDU eta Errenteria IrabaziZ taldeek babestua.

7. Proposamena: Udalbatzaren osoko bilkuraren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eta Alkateari eskuordetzea.

8. 2014ko Udal Kontu Orokorraren onarpena.

9. Errenteriako udalerrian hileta zibilak eta bestelako ekitaldi, agur edo omenaldiak egiteko ordenantza. Behin betiko onespen proposamena.

10. Mozioa, Errenteriako Talde Sozialistak aurkeztua, udalerrian sua egiteko protokoloa sortzeari buruzkoa.

11. Galdera-eskariak.

udaletxea-300x190