Bertso bat, jaiei hasiera emateko

Iaz Txupinazoa bota baina lehen Aitor Albistur herriko bertsolariak okasiorako propioki jarritako bertsoak entzuteko aukera izan genuen. Ekimenak oso harrera ona izan zuen, bertsoaren azken partea bertaratutako jende gehienak ere abestu zuelarik. Hori ikusita, aurten, bertso berdinak, Hibaika A.Eko omenduek abestuko dituzte. Pixkanaka beraz, jaietako momentu esanguratsuenetako batean, Txuipinazoa alegia, herritarrak parte aktibo bihurtzen dituen ekimen hau tradizio bilakatzeko bidean da.

Hau dela eta, herritar guztiak bertso hauek ikasi eta egun horretan elkarrekin abestera gonbidatu nahi ditugu.

Madalenak

“Iparragirre abila dela” doinua

Nola herriak eraiki diren

harri multzo bat hazita,

gure harriak herri bat dira

bizilagunak bizita.

Madalenetan, festak,

gozatu mutil-neskak

txupinazotik hasita!

Errenterian bizi naiz eta

egin zaidazu bisita

Madalenak_txupinazoa