Txupinazoa, baita haurren esku ere

Haurren txupinazo txikia egingo dute Madalenetan aurrenekoz, Haurren Jai Batzordeak hala proposatuta eta Oarsoirriak taldearen laguntzarekin. Izanaren itzala omen da izena, eta Mila koloretako txupinazo txikia deituz, aniztasunaren islada izan nahi du ekimenak.

haurren_jai_batzordea

 Uztailaren 21ean botako dute txupina, jaien hasierarekin batera. Lehenbizi, Batuburrunba izeneko ekimena antolatu dute jai giroan murgiltzeko, 16:30ean jarri dute hitzordua horretarako, Gamon Zumardian. Ekimenaren baitan, Gamon zumarditik abiatuta, Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria) joango dira, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Horiek horrela, perkusio instrumentuak material birziklatuekin egitea proposatzen diete familiei ere.

Koldo Mitxelena plazan bertan botako dute ondoren, 17:30ean, Mila koloretako txupinazo txikia. Horretarako, koloretako konfetiak botatzen dituzten kanoiez baliatuko dira eta orduan ere Zo Zongo perkusio taldearen eta euren burrunbarekin jarriko dute erritmoa.

Erabiliko dituzten perkusio instrumentuak egiteko gida ere, eskuragarri jarri dute: 20150608_Madalenak_Perkusiozko materiala lantzeko txostena-1(3)

Txupinazo txikia prestatzeko bilera

Baina uztailak 21a iritsi bitartean, Oarsoirriak aisialdi taldeak hitzordua jarri du txupinazoa prestatzeko. Asmoa, azaldu dutenez, txupinazoa botako den tokia apaintzeko materiala prestatzea da: oihala marraztu, kartulinak margotu, kolagea osatu… Hitzordua, datorren larunbatean jarri dute, hilak 18, 11:00etan Lau Haizetara-ren egoitzan (Topoko geltokiaren aurrean dagoen plazan).

Haurren Jai Batzordea

Haurren Jai Batzordeak hainbat bilera egin ditu aurtengo festei begira, txikiak eurak izan daitezen eurak protagonista dituzten ekintzak prestatzen dituztenak. Bilera horietan, ideiak elkartrukatu dituzte, ekintzak aukeratu… Behekoa da, guztien artean adostu duten programa:

 

madalenak-haurrak