Irteera gidatuak eta abenturako planak uda honetan Errenteria inguruetan

Irailaren 27ra arte eskualdeko guneak ezagutzeko hainbat plan eskainiko dituzte Oarsoaldeko Turismo Sailak eta Errenteriako Udalak, beste hainbat erakundekin elkarlanean.

 

Irteera_gidatuakBisita horietan aukera ezberdinak daude, bai txangoaren jomugari dagokionez (Añarbeko erreserba eremua, Aizpitarteko haitzuloak, Lau Haizeta parkea eta Sanmarko gotorlekua, eta Malbazarko hezegunea) eta baita ekintzaren izaerari dagokionez ere (irteera gidatua, tailerrak, erakustaldiak…) Hemen, aipatutako irteeren inguruko azalpen laburrak:

  • Lau Haizeta parkera eta San Marko gotorlekura irteera gidatua

600 ha-ko naturgune babestu honek erdi mailako mendi eremu bat barneratzen du Donostia, Astigarraga eta Errenteriako lurretan. Kultur eta natur paisai honetan XIX.mendeko Sanmarko eta Txoritokietako gotorleku militarrak, Txoritokietako estazio megalitikoa eta lehen izandako amezti basoak aurkitzen dira. Txango honen iraupena bi ordukoa izango da.

  • Añarbeko Erreserba eremura irteera gidatua

Añarbekoa, Euskal Herriko habitat natural adierazgarrienetakoa eta egun mehatxatuenetako bat da: hariztia. Ibilbide hau Idoian (Susperregi) hasi, eta Malbazarko lepoan barrena Gipuzkoako eta Bizkaiko harizti handienetakoan murgiltzen da. Bidean, ekosistema horri lotutako landaretza eta basafauna behatu eta ezagutzeko aukera izango du bisitariak. Era berean, Añarbeko Baso Erreserbako pagadi-hariztian barneratzen den ibilbide honetan basoen kudeaketa eta bioaniztasuna ere ezagutuko du. Hiru orduko iraupena du ibilbideak.

  • Malbazarko hezegunea eta anfibioen bizilekuak ezagutzeko irteera gidatua

Malbazarko hezegunea eta bertan aurki daitekeen fauna mehatxatua (baso igel gorria, ur igela, uhandre palmatua, txantxikua eta burduntziak, besteak beste) ezagutzea da ibilbide honen helburua. Bi orduko iraupena du irteerak.

  • Aizpitarteko kobak ezagutzeko irteera gidatua

Denboran atzera egiteko bidaia da txango honen proposamena. Gauzak horrela, gure arbasoak nola bizi ziren ezagutzeko aukera egongo da, bertako fauna aztertzeaz gain. Ibilbidea, Euskal Herrian aurkitutako Goi Paleolitoko (30.000 urte) lehen aztanategian barneratzen da. Haitzulo hauetan errinozerontea eta hartzaren aztarna fosilak eta garai hartako gizakiek erabilitako harizko aizkorak edo lantzak aurkitu dira. Irteera honen iraupena 1,5 ordukoa da.

Aipatutako bisitak asteburuetan izango dira, larunbatetan euskaraz eta igandetan gazteleraz. 2 euro balio dute 17 urte baino gehiago dutenentzat, 6 eta 17 urte artekoek euro bat ordaindu behar dute eta 7 urtetik beherakoentzat doan izango dira. Bisita hauen abiapuntua Listorretako informazio gunea da. Izena emateko edo informazio geahigo lortzeko bisitatu Errenteriako turismo bulegoa, deitu 943 449 638 telefonora edo idatzi turismo@errenteria.net helbidera.

Listorreta abentura gunea

Udako_Abenturak_Listorreta2015Horrez gain, Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak ere hainbat ekintza antolatu ditu udarako “Udako abenturak Listorretan” izeneko ekintza plan batean. Azpitarteko kobetan espeleologia jarduerak, bertako lehen gizakiak eta historiaurreko bizimoduak ezagutzeko, edota saguzaharrak hurbiletik ezagutzeko irteeraz gozatzeko aukera izango dute bisitariek.

  • Erakustaldi eta tailerra: Aizpitarteko lehen gizakiak, historiaurreko bizimoduak

Aizpitarteko Lagunak elkartearen eskutik, Aizpitarteko lehen gizakiak, historiaurreko bizimoduak erakustaldi eta tailerra.

  • Saguzarrak hurbiletik irteera

Saguzarrak hurbiletik irteera, Kiko Alvarez adituarekin.

  • Aizpitarteko kobetara irteera

Espeleologia jarduera pertsona guztiei zuzendua, oinarrizko maila. Felix Ugarte Espeolologia elkarteko adituen eskutik.

 

Azken hiru txango hauetarako informazio eta erretserbak: 943 494 521/943 495 069 telefonora deituta edota

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita egin daitezke.

 

Kontsultatu txangoen data guztiak Herri Bizia web orriaren agendan: http://herribizia.errenteria.eus/agenda/