Haurrentzako irakurketa kluba 2015-16 denboraldian

Bularretik-mintzora-txokoaBeste ikasturte batez Irakurketa Klubak antolatu dira Errenteriako Haur Liburutegian, aurtengoan berrikuntzekin datoz gainera. Aurrekoetan bezala 3-5 eta 6-8 urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzako prestatu dira klubak baina oraingoan sei saio egin ahal izango dira txanda bakoitzean (urritik-abendura eta urtarriletik-martxora).

Plazak mugatuak dira eta parte hartu ahal izateko izen ematea beharrezkoa da. Horretarako, Haur-Liburutegian eskuratu daitezke orriak. Saioak 17:30ean egingo dira eta dinamizatzailea Lur Korta aktore eta ipuin kontalaria izango da. Ondorengoak dira datak:

[tabs style=”default” title=”Datak”]

[tab title=”3-5 urte”]

1.txanda

  • Urriak 6
  • Urriak 20
  • Azaroak 10
  • Azaroak 24
  • Abenduak 1
  • Abenduak 15

2. txanda

  • Urtarrilak 11
  • Urtarrilak 25
  • Otsailak 15
  • Otsailak 29
  • Martxoak 7
  • Martxoak 14

[/tab] [tab title=”6-8 urte”]

1. txanda

  • Urriak 8
  • Urriak 22
  • Azaroak 12
  • Azaroak 26
  • Abenduak 10
  • Abenduak 17

2. txanda

  • Urtarrilak 13
  • Urtarrilak 27
  • Otsailak 3
  • Otsailak 17
  • Martxoak 2
  • Martxoak 16

[/tab] [/tabs]

Bularretik mintzora

Bularretik mintzora proiektuaren baitan kokatzen dira irakurketa klubak. 2012an jarri zuten martxan ekimen hau Errenteriako Liburutegian Galtzagorri Elkartearen eskutik. Aurten ere, aurreko urteetan ekindakoari jarraipena emateko, programa erakargarria prestatu dute hezitzaileak, gurasoak eta liburutegia uztartzen dituena.

Arduradunek adierazi dutenez, klub hauen helburuak haur eta gurasoen artean irakurketa giroa sortzea, kalitatezko euskal bibliografia ezagutzera ematea eta liburuen gaineko iruzkinak bultzatzea dira.