Lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk Errenterian

Dya_ikastaroaIrailaren 7an hasi eta hil bereko 18ra arte izango da ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara, Koldo Mitxelena Institutuan.

Ikastaro teoriko-praktikoaren helburua, lehen sorospenetako oinarriak barneratzea da. Gauzak horrela, egunerokoan gertatu ahal diren arrisku egoerei aurre egiten ikasiko du bertan izena ematen duenak – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaio.

Ikastaroaren antolatzaileek azaldu dutenez, aipatutako ezagutzak “ezinbestekoak” eta “oso erabilgarriak” dira eta horiek eskuratzeko “saio teoriko eta praktikoak tartekatuko” dira.

Ikastaroaren datuak

  • Datak: irailaren 7tik 18ra
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00
  • Lekua: Errenteria. Koldo Mitxelena Institutua (Galtzaraborda 43)
  • Maila: Interesa duen edonorri zuzenduta. Ez da aurreko osasun ezagutzarik behar
  • Talde mugatua
  • Matrikula: 110€

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko sartu Dyaren web orrian: www.dyagipuzkoa.com/eu/event/errenteria/