Abian dira Niessen Kulturguneko Areto Nagusia eraberritzeko lanak

Niessen Kulturguneko Areto Nagusiak jarduera gutxiago dituen egunak aprobetxatuko dituzte zenbait barne erreforma burutu eta instalazioak puntuan jartzeko. Lan horien artean daude harmaila bilkorrak jartzeko obrak. Udaletik adierazi dutenez, harmaila berriekin, errazagoa izango da bat batean eserlekuak jarri eta kentzea.  Garrantzi handia eman diete aldaketa honi, gainera, sistema berri honekin asko zabalduko delako bere erabilera, batez ere, zuzenekoei dagokienez. Modu horretan, asmoa, auditorioa Errenteriako erreferentziazko leku bilakatzea da kontzertuak eskaintzeko orduan.

Harmailetan egindako lanez aparte, lurra hondatzen hasia zenez hura ere aldatuko dute eraberritze lan hauen baitan. Horrez gain, aldagela edo kamerinoetara irisgarritasuna hobetzeko plataforma bat ere jarriko dute.

Abuztuaren 5ean hasitako lanak zortzi astez luzatuko direla aurreikusten da eta “NIGURKO ERAIKUNTZAK S.L.” enpresa arduratuko da horiek aurrera eramateaz.

niessen_areto_nagusia
Niessen Kulturguneko areto nagusiak ekitaldi ezberdinak hartzen ditu, horregatik garrantzi handia du Udalaren iritziz, eserlekuak modu praktikoan jarri eta kendu ahal izatea.