Datorren astean jokatuko dute “Errenteria Hiriko XXXVII Futbol Amateur Torneoa”

Touring K.E.k antolatuta eta Udal Kirol Patronatuak lagunduta, datorren astean, abuztuaren 25etik 29ra, “Errenteria Hiriko XXXVII Futbol Amateur Torneoa” jokatuko da Fanderiako Udal Futbol Zelaian.

Ondorengoa izango da partiduen egutegia:

  • Abuztuaren 25ean:  Touring K.E. – Ariznabarra
  • Abuztuaren 26an:  Oiartzun K.E. – Zarauz K.E.
  • Abuzutaren 28an:  3. eta 4. postuak
  • Abuztuaren 29an:  Finala

Partida guztiak 19:15ean jokatuko dira.

Touring-en partidua. Argazkiak: Arizmendi.
Touring-en partidua. Argazkiak: Arizmendi.