Juana Elso Lizarragak 100 urte bete ditu

DSC03011Juana Elso Lizarragak ostegunean 100 urte bete zituen eta bere familia eta maite dituen pertsonez inguratua ospatu zuen eguna. Horretaz gain hamarnaka dei ere jaso zituen zoriontzeko, hoietako bat Italiatik, jende askok maite duen seinale.

Errenteriar honek bere etxean Errenteriako Alkatea den Julen Mendozaren bisita jaso zuen. Alkateak lore erramu bat oparitu zion omenaldi gisa edade garrantzitsu horretara iristeagatik.

Ehun urte bete dituen emakume hau Lizarraga Ergoienan jaio zen, Nafarroan, 1915ean eta Errenteriara 1942an etorri zen. Borrokalari etengabea, bere bizitza guztian lan egin du familia aurrera ateratzeko. Batzuetan etxean, besteetan zerbitzari gisa, bai eta bere hilobaren Donostiako jatetxean.

Juana ederki moldatzen da bakarrik eta sekulako argitasuna eta sinpatia gordetzen ditu. Aldarte ona garrantzitsua omen da gazte eta osasuntsu egoteko. Egia izango da, Juana denbora guztian irrifartsu egoten baita eta bikain aurkitzen baita. Bejondaiola!