Amaituak Ondartxoko zubiaren altuera egokitzeko lanak

Ondartxoko zubia egokitzeko lanak egin ditu Udalak abuztuan, zubia altueraz igotzeko Hibaika Arraun Elkarteak zein Gurekin Auzo Elkarteak egindako eskaera erantzunez. Izan ere, ibaiak gora egiten zuenean tarte txikia geratzen zen zubia eta uraren artean eta horrek arazoak eta arriskuak sortzen zituen. Errenteria 2025 Plan Estrategikoak jasotzen duen egokitzapen lan hauen ondorioz, uraren mailak gora eginda ere, tartea geratuko da bien artean.

Errenteria 2025 Plan Estrategikoa herritarrok osatutako proiektu komuna izan zen eta bertan 2025erako zein Errenterian bizi nahi genuen erabaki genuen. Bertan, ildo estrategikoak zein ekintza plan konkretuak ezarri ziren eta egokitzapen lan hauek, esan bezala, ibaiaren azken zatiaren nabigagarritasuna berreskuratzeko apostuaren barnean txertatzen dira.

 

Ondartxoko zubia lanak egin aurretik.
Ondartxoko zubia lanak egin aurretik.
Ondartxoko zubia lanak egin ondoren.
Ondartxoko zubia lanak egin ondoren.