Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Turismo bulegoetan bisitari kopuru errekorra

San-MarkoDatu oso onen berri eman dute turismo bulegoek

Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoek ez dute atsedenik izan udara honetan. Errenteriako, Pasaiako eta Oiartzungo turismo bulegoek, baita San Marko Gotorlekuko informazio puntuetan 11.000 bisitari inguru izan dituzte uztaila eta abuztuan zehar, iaz baino %8 gehiago.

Kontuan izan behar da gainera, bisitari kopuruak nabarmen egiten duela gora Atlantikaldiaren kontestuan eta aurten festibalaren bigarren edizioa izanda, datu hauek ere hobera egingo dutela.