Bizikleta erregistratuentzat aparkalekua eta Mugikortasunaren Aste Europarra

20150915_122039Ekimen aitzindaria Errenterian

Errenteriako Udalaren asmoa da bizikletaren erabilera sustatzea hirigunean eta, horretarako, udalerrian bidegorriak eta bizikleta-bideak jartzen ari da auzoak komunikatzeko eta bizikletak aparkatzeko eremuak gaitzen, gailu bereziak jarrita.

Kanpaina honen baitan aurreikusi da Alhondigako aparkaleku publikoan espazio bat bideratzea bizikletentzako aparkalekua jartzera, egungo instalazioen abantailak baliatuta: estalita eta zainduta egotea.

Hori dela-eta, bizikletak aparkatzeko lau gailu jarri dira guztira 20 plazarekin; erabiltzen badira, plaza gehiago ere jarri ahal izango dira.

Neurri hauekin sustatu nahi da bizikleta erabiltzea hirian barrena mugitzeko eta beste garraiobide batzuekin lotura gisa (trena, tranbia eta autobusa), intermodalitatea laguntzearren.

Bizikleta erregistroa

Plaza hauek erabiltzea doakoa izango da eta, ondorioz, erabiltzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte zerbitzu hori erabiltzeko eskubidea izateko:
Alta ematea Udaleko bizikleta-erregistroan,eta Udaltzaingoaren zerbitzu administratiboek kudeatuko dute. Erregistro horretan izena emateko datu hauek beharko dira: titularraren izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa, NAN zenbakia, bizikletaren serie-zenbakia (baldin badakigu), bizikletaren marka, modeloa eta kolorea eta bizikletaren argazki digitala.
Erabiltzaile guztiei pegatina bat emango zaie bizikletaren koadroaren goiko barran jar dezaten.
– Plaza hauek lehentasunez bizikletak aparkatzeko erabiliko direnez eta ez bizikletak gordetzeko, bizikletak ezingo dira lau egun baino gehiagoan erabili gabe eduki. Epe hori igarotakoan, udal-gordailura eraman ahal izango dira.

Bizikletak erabiltzeko moduan egon beharko dute eta ez da onartuko ez edukitzea funtzionatzeko beharrezkoak diren elementuak eta Trafiko Ordenantzan ezarritako gainerako elementuak (txirrina eta indarreko legerian ezarritako elementu islatzaileak eta argiak). Ez badituzte elementu horiek, ulertuko da utzita daudela eta udal-gordailura eramango dira.

Mugikortasunaren IV. Astea

Irailaren 16tik 22ra, Europar Batasun osoan “Mugikortasun Aste Europarra” ospatzen da, “Aukeratu, Aldatu, Konbinatu” lelopean.

Aurtengo edizioan herritarrak gonbidatu nahi dira honako gogoeta egin dezaten: egunero garraiobidea aukeratzerakoan aldez aurretik beren eguneroko joan-etorriak bistaratuz gero, ibilgailu pribatuaren ordez beste garraiobide batzuk aukeratu daitezke eta erabilgarri dauden garraiobideak aukeratu, aldatu eta konbinatu, hala nola bizikleta, garraio publikoak edo oinez ibilita.

IV Txirrinda Ibilaldia

Hainbat udalerritan antolatutako ekintzen barruan, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak “IV Txirrinda Ibilaldia” antolatu du hirugarren urtez jarraian. Ibilaldi hau irailaren 19an, larunbatean, dago programatua.

Jarduera Errenteria barneko errepidetik egingo den martxa kontrolatu batean datza, adin bakoitzak ordutegi ezberdina izango duelarik. Orduerdi inguruko martxa bat izango da, irteera eta helmuga Biteri kalean izango dituena.

Benjaminak (2006. urtean eta ondorengoetan jaioak): 11,00etan Biteri Kalean
Alebinak eta hortik gorakoak: 12,00etan Biteri Kalean

Udal Kirol Patronatutik parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu Oarsoaldeko ikastetxe guztiei jarduera honekin bat egin dezaten. Era berean, ikasleak zein gurasoak eta herritarrak oro har gonbidatu nahi ditugu ikasleekin batera martxan parte har dezaten.

“IV Txirrinda Ibilaldia” honetan parte hartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.