Candida Medronek 100 urte bete ditu, zorionak!

alabergaCandida Medrón Alvarezek igandean 100 urte bete zituen eta bere familia eta maite dituen pertsonez inguratua ospatu zuen eguna.

Alaberga auzoko bizilagun honek, ohikoa denez, Errenteriako Alkatea den Julen Mendozaren bisita jaso zuen eta bere eskuetatik lore erramu bat jaso zuen opari, 100 urteetara iristeagatik omenaldi gisa.

Ehun urte bete dituen emakume hau 16 urte zituela etorri zern Errenteriara Burgosetik. Harrezkero lanean pasa du bizitza guztian; etxean, zerbitzari gisa eta garbitzaile bezala Telefonikan. Lan egiteari eta bizitzari aurre egiteari bildurra inoiz izan ez dion emakumea beraz, bere familia aurrera ateratzeko.

Bizitza betea izan duela jakitun, irribarre polita opartizen dio bere Alabergako etxera bisitan doan edonorentzat eta Errenteriako leku ezberdinetan bizi izan den arren argi du, “Alaberga da herriko auzorik onena”. Zorionak Candida!