Galtzaraborda eta Fanderia kiroldegietako jarduera gidatuetarako izena emateko epea zabalik dago

Galtzarabordako-kiroldegia_Urriaren 1ean hasi eta ekainaren 30era arte luzatuko da jardueren egutegia Errenteriako udal kiroldegietan. Zirkulazio askeko jarduera ugari eskainiko dituzte, aretokoak zein uretakoak. Guztira “Kirolkide Ekintzak” -en baitan, modalitate ezberdineko 150 saio izango dira astean zehar, hala nola, aerobica, pilatesa, edota body combat-a.

Modu honetan, tarifa bakar bat ordainduta ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da. Formatu honekin ikastaroak norberaren behar eta ordutegieratara egokitzen dira, arduradunen esanetan. Gainera, jarduera aldatu edota modalitate ezberdinak probatzeko aukera izango da.

“Kirolkide Ekintzak”en prezioa “abonu orokorra” duten pertsonentzat 27,64€-koa da, eta 42,30€koa “igerilekuko abonua” dutenentzat. Halere, azken horiek uretako ekintzak soilik egiteko aukera izango dute prezio merkeagoan, “Kirolkide Ura” delakoan izen emanez.

Hainbat berritasunekin hasiko dute kurtsoa kiroldegiek. 30 minutuko express eskolak eskainiko dituzte hainbat jardueretan. Era berean, udan zehar zenbait eraberritze egin dira instalazioetan. Eta urteroko moduan txikienentzako egokitutako ekintzak ere izango dira: “Dantza Eskola”, “Gimnasia erritmikoa”, “Karatea”, “Igeriketa Eskola” eta “Haurtxoentzako igeriketa”.

Uretako jardueren kasuan, egun batean edo bitan izena emateko aukera dago. 3 urte edo gehiago duten umeek haur igeriketa ikastaroetan sartuko dira, eta adin horretatik beherakoak “Aquababies” ikastaroetan.

Izena emateko edota zalantzak argitzeko, Galtzarabordako (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) harrera zerbitzuetara jo, edota Udal Kirol Patronatuaren web orrian kontsulta daiteke: kirolak.errenteria.net