Badatoz Kaputxinoetako jaiak!

Kaputxinos_jaiakOstiralean, hilak 25, 18:30ean lehertuko dira jaiak Kaputxinoak auzoan. Hogei urte inguru dira bertan jaiak ospatzeari utzi ziotela, eta aurten auzotarrak garai batean izandako festak berreskuratu asmoz lanean aritu dira.

Larunbatera arte era guztietako ekintzak antolatu ditu Alaitasuna aisialdi elkarteak. Haurrentzako jolasak, txaranga, bazkari herrikoia edota tanborrada izango dira, besteak beste. Bazkari herrikoirako Alaitasunaren egoitzan eman behar da izena. Larunbatean izango da, 14:00etan 13 euroren truke.

JAIETAKO_EGITARAUA 2015