Adinduek erorketak saihesteko tailerra izango da Galtzarabordako Kiroldegian

imagen-caidaTailerra 64 urtetik gora dituzten herritarrentzat edota horien senide edo zaintzaileentzat izango da. Eta bi saio teoriko-praktikoetan egingo da, urriaren 7an goizeko 10:30etatik 12:30era lehenengo taldearentzat eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bigarren taldearentzat, Galtzarabordako Kiroldegian.

64 urtetik gorakoen artean lesio-eragile nagusia erorketak direla kontuan hartuta, Errenteriako Udalak, Osakidetzako Zentroekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Galtzarabordako zein Fanderiako kirol instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresarekin elkarlanean antolatu du tailerra.

Erorketen zergatia eta horiek saihesteko zer egin daiteeen azalduko dute, besteak beste tailerrean. Doakoa izango da, baina aldez aurretik eman beharko da izena. Irailaren 23tik aurrera Galtzaraborda Kiroldegiko harreran bertan edota 943 44 96 90 zenbakira deituz eman daiteke izena.