Futbol-7 torneoa abian da

IF
Urkabe taldea, 14.edizioko taldeetako bat

Atzo hasitako “Errenteriako Kirol Patronatua – Futbol 7-ko XIV. Torneoa” 2015-2016 denboraldi osoan zehar burutuko da. 14.edizioa da aurtengoa, eta iazko edizioen arrakasta ikusita, aurten Gipuzkoako 50 taldek eta 900 jokalarik hartuko dute parte.

Torneoa Beraungo eta Fanderiako belar artifizialeko futbol-zelaietan jokatuko da, igandero goizeko 09:00etatik 14:00etara. Partidetarako sarrerak dohainik izango dira.

Torneoari buruzko informazio guztia Udal Kirol Patronatuko web orrian ikus daiteke: kirolak.errenteria.net