Matrikulazio epea irekita dago Errenteriako Goialde haur-eskolan

Agustinak auzoko Goialde haur-eskolaren matrikulazio epea zabalik da urriaren 1az geroztik. Bertako kideek azaldu dute urriaren 9ra arte luzatuko dela matrikulazio epea, baina “haur gutxi” daudela eta, matrikulazioa %65 bete arte mantenduko da zabalik.

Informazio gehiagorako telefono honetara dei daiteke: 943 52 07 62

Goialde_haur_eskola