Gaztetxeak hamabost urte bete ditu

Oreretako_gaztetxeaHamabost urte pasa dira Oreretako Gazte Asanbladako kideek Zabala-Enea II “etxetzat” hartu zutenetik. Urriarekin batera ospatu ohi dute urteurrena gaztetxeko lagunek, eta aurten ere hala egingo dute. Baina urte honetakoa berezia izango dela adierazi dute, “15 urteak, hain zenbaki borobila, ez direlako bitan ospatzen”.

Hilabete osorako egitaraua antolatu dute. Eta urrian sartu ginela astebete pasa den honetan, dagoeneko zenbait ekintza egin dituzte, “Asiloaren desalojoa” dokumentalaren proiekzioa edota afari elegantea, besteak beste. Baina herritarrek oraindik ere badute bestelako ekintzez gozatzeko aukera. Hala nola, poker eta mus txapelketak, gurpil poteoa, mendi martxa edota kontzertuak izango dira .

Era berean, urriaren 31 “egun handia” izendatu dute eta egun osorako egitaraua prestatu dute. Denetarik izango da, olinpiadak, bazkaria, ekitaldia, txaranga, kontzertuak etab. Gaztetxeko kideek herritarrak ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Hilabeteko egitaraua:

XV.urteurrena osoa_Gaztetxea

Azken eguneko egitaraua:

Gaztetxea_urteurrena_U31