Urriaren 13an inauteriak antolatzeko bilera irekia izango da

Inauteriak_kartelaHerrian antolatutako jai ezberdinetan parte hartzea handitzen ari da Udalaren arabera, eta hori dela eta hainbat eragileekin elkarlanean iazko inauteriei “bultzada handia” eman zien, horren adibide egitarauan landu ziren proposamen berriak. Izandako harrera ona ikusita, aurten ere bide beretik jarraitzeko asmoa erakutsi du Udalak.

Horregatik, bilera irekia deitu du datorren urriaren 13rako, 19:00etan Merkatuzarren. 2016ko inauterien antolaketan parte hartzeko eta egitaraua mamitzen hasteko interesa duen pertsona eta eragile guztiei bertaratzeko deia luzatu die Udalak.