Langabetuentzako doako ikastaroetarako plazak eskuragarri daude

Don boscoTxiribil-Harroketa bidezko mekanizazioa, tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa eta industri galdaragintzako ikastaroetako azken plazetan izen emateko aukera dago oraindik ere. Oarsoaldeko Garapen Agenziak langabetuei zuzenduriko doako ikastaroetako hiru dira, hain zuzen.

Arratsaldez emango dira ikastaroak, CIFP Don Bosco LHII zentroaren instalazioetan, eta amaieran ikasleek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute. Txiribil-harroketa bidezko mekanizazioko ikastaroak 540 ordutako iraupena du. Tresneria industrialaren mantentze eta muntatzeko mekanikokoak, aldiz, 510 ordukoa. Eta galdaragile industrialarenak 660 ordukoa.

Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenak Oarsoadeko Enplegu Sailaraekin harremanetan jar daitezke 943 510 200 telefonora deituz edo david@oarsoaldea.net helbidera idatziz; edota oarsoaldea.net weborrian prestakuntza-ikastaroak atalean eman dezakete izena.

Oarsoaldeak prestakuntza programa desberdinak garatzen ditu pertsonen konpetentzia profesionalak hobetu asmoz, eta horietako bat da, hain zuzen, langabetuei zuzenduriko programa. Garapen Agentziaren arduradunen esanetan, ikastaro ezberdinak eskaintzen zaizkie, lan mekatura sartzeko teknika eta ezagutzak garatu ditzaten. Ikastaro hauek Lanbidek diruz laguntzen ditu.