Datorren igandean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako bigarren saioa

ErrenteriaLarunbatean Urretxu Zumarragan jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako lehen saioa, eta honen ondotik igandean, urriaren 25ean, iritsiko da Errenteriara Txapelketa. Agustina Otaola Raketista profesionala pilotalekuan izango da saioa, 17:30ean eta Final laurdenetako bigarren saioa izango da.

Saioan zehar sei bertsolari lehiatuko dira: Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi” eta Jon Martin Etxebeste. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean edo egun berean leihatilan eskuratu ahalko dira.

Errenteria_GBT