Komun publiko berria jarri du Udalak Ondartxoko pasealekuan

Auzoak | Hiri Mantenua | Iztieta 2015-10-19 | 0

20151015_130253Udalak komun publikoa jarri du Ondartxoko pasealekuan. Modu horretan, herritarrek egindako eskaerari erantzun diola eman du aditzera Udalak. Altzairu herdoilgaitzez egindako komun publikoa automatikoa da, bakarrik garbitzen den horietakoa eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitua.

Ezaugarri horiek dituen laugarren komuna da  honakoa Errenterian, aurrez, Pablo Sorozabal plazan, Panierreko orubean eta Galtzaraborda auzoko Urdaburu kalean daudenei gehituz.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna